Skype

 Skype
Jatorria
Sorrera-urtea2003
Argitaratze-data2003
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa8.138.0.209
Ezaugarriak
Genero artistikoabat-bateko mezularitza bezeroa eta VoIPa
Hizkuntzaeleaniztuna
EuskarriaiOS, Microsoft Windows, Android eta Linux
Programazio-lengoaiaDelphi, Objective-C, C++ eta Object Pascal
Irakur dezakeSkype user data (en) Itzuli, Skype Extras Manager log (en) Itzuli eta Skype chatsynch (old) (en) Itzuli
Sistema eragileaMicrosoft Windows, MacOS X, Android, iOS, Symbian, Windows Phone, Linux, BlackBerry OS (en) Itzuli eta webOS (en) Itzuli
Idatz dezakeSkype user data (en) Itzuli, Skype Extras Manager log (en) Itzuli eta Skype chatsynch (old) (en) Itzuli
GUI tresnakQt
Egile-eskubideakcopyrightduna
Kokapena
JabeaMicrosoft
Ekoizpena
GaratzaileaSkype Technologies (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen duSkype protocol (en) Itzuli

skype.com
Facebook: skype Twitter: Skype VK: skype Youtube: UC89aNJlaople1Mxq4dYfyGA Pinterest: skype Edit the value on Wikidata

Skype (orokorrean /skáɪp/ ahoskatua; jatorrizko estonieraz, /∫ýpe/), Internet bidez deiak egitea ahalbidetzen zuen softwarea zen, 2025eko maitzetik Teamsek ozdezkatua. Aplikazio horrek bat-bateko mezuak, bideokonferentziak edota fitxategiak trukatzeko aukera ere ematen zuen. Ahti Heinla, Priit Kasesalu eta Jaan Tallinn estoniarrek 2003an sortu zuten zerbitzua. Bere garaian, Kazaa software aplikazioa ere bultzatu zuten. Halere, Skype Group delako taldeak suediar eta daniar sustraiak ere zituen, Niklas Zennström eta Janus Friis enpresariek ere parte hartu zutelako. Enpresaren egoitza nagusia Luxenburgon zegoen arren, bulego gehiago zituen Londres, Stockholm, Tallinn, Tartu, Praga eta San Jose (Kalifornia) hirietan.

Zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat zen erabiltzaileek doan egin zezaketela berba euren artean, betiere, Skype aplikazioaren bidez. Bestalde, YY SkypeOut izeneko ezaugarria ere bazuen eta telefono finkoetara zein mugikorretara deitzea ahalbidetzen zuen, ordainduz gero: prezioa desberdina zen, herrialdearen arabera. SkypeIn aukerarekin, ordea, posible zen telefono batetik ordenagailu batera dei egitea. Aplikazioak eskaintzen zituen aukeren artean doako ahots-mezuak lagatzea zegoen.

Skyperen erabilera oso parekoa zen Windows Live Messenger edota Yahoo! Messenger bezalako bat-bateko mezularitza zerbitzuekin alderatuta.

2005ean, eBay etxeak enpresa erosi zuen, 2.600 milioi dolarren truke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search