Soja

Soja
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
GeneroaGlycine
Espeziea Glycine max
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuaksoja ale, soy extract (en) Itzuli, soya lecithin (en) Itzuli, soja-olio eta soy isoflavones (en) Itzuli
BasionimoaPhaseolus max
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Soja (Glycine max)[1], jatorriz, Asia Ekialdekoa den lekalea da. Landare urterokoa da, eta hazkunde, habitat eta altuera aldakorra eduki dezake.

Aspaldi etxekotutako beste labore batzuk bezala, soja modernotik jatorrizko espezie basatietaraino doan arrastoa ezin da modu zehatzean ezagutu. Itxura batean, egungo sojaren arbasoa mahatsondoaren antzeko landare etzan bat izan zen.

Glycine generoan bi azpigenero bereizten dira: Glycine eta Soja. Azken honetan nekazaritzan erabilitako G. max eta soja basatia (G. soja, Sieb.& Zucc) daude sartuta. Lehena, labore gisa hazten da, eta, bigarrena, modu basatian hazten da Txina, Japonia, Korea, Taiwan eta Errusian. Bestalde, Glycine azpigeneroak 16 espezie basati barne hartzen ditu, esaterako Glycine canescens eta Glycine tomentella.

Soja hitza japonieratik dator (醤油 (japonieraz: しょうゆ shōyu?) .

Glycine max, soia edo soja izendatua Argentinan, Espainiako estatuan, Paraguain eta Uruguain, Fabaceae familiako landare edo lekadunen familia bat da. Hazien bidez lantzen da, oliotan tartekoa eta proteinatan ugaria. Soja-alea eta haren azpiproduktuak (olioa eta soja-irina) gizakien, abereen eta hegaztien elikaduran erabiltzen dira. Mundu osoan merkaturatzen da, erabilera ugari dituelako.

Txinan 5.000 urtez baino gehiagoz erabilia[2], gaur egun soja elikagai askotan dago[3], bai tradizionaletan, bai berrietan, bai prestatutako elikagaietan gehigarri gisa[2].

Sojaren prestakin tradizionalen artean, soja-esnea eta tofua ditugu hartzitu gabeko prestakinen artean, eta soja-saltsaren, misoaren, nattoaren edo tenpeha hartzituen artean. Bestalde, soja-olioa ekoizteko oinarria soja da, zeina munduan ekoizten diren landare-olioen ia erdia den. Baina soja mota guztietako janari-prestakinen osagai edo gehigarri gisa ere erabiltzen da, hala nola hestebeteak, pizzak, hanburgesak, pastelak, baita txokolatea ere[2].

Soja-laborantza oso faktore baliotsua izateaz gain, gizakiari laguntzen dio urtaroaren araberako txandakako labore baten esparruan egiten bada; izan ere, nitrogenoa finkatzen du lurzoruetan, beste laborantza intentsibo batzuk egin ondoren agortzen baitira.

Amerikako kontinentea da munduko soja-ekoizlerik handiena: 2021ean, eskualde hartan, sojaren % 87,2 ekoitzi zen, eta Brasil, Estatu Batuak eta Argentina izan ziren munduko hiru soja-ekoizle nagusiak.

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia, Soja, Euskaltzaindia
  2. a b c (Katalanez) Ros, Joandomènec (20 de marzo de 2006). «Una altra connexió soia». Diàleg. p. 22. Archivado desde el original el 7 de febrero de 2012. Consultado el 7 de febrero de 2012.
  3. (Ingelesez) Riaz, Mian N. (2006). Soy applications in food. Boca Ratón (Florida): CRC Press. ISBN 0-8493-2981-7. OCLC 61217825

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search