Sortzez Garbiaren egun

Sortzez Garbiaren eguna
Francisco Riziren 'Maria Sortzez Garbia'
MotaKristaua
Data
DataAbenduaren 8a
HarremanakAndre Mariaren jaiotza

Kristau kultu eta liturgian, Sortzez Garbiaren eguna Andre Mariaren sortze garbia —hau da, Andre Maria jatorrizko bekaturik gabe sortu izanaren dogma— ospatzeko eguna da. Erromatar Eliza Katolikoaren dogma hori abenduaren 8an ospatzen da, hau da, Andre Mariaren jaiotza baino bederatzi hilabete lehenago.

1708ko abenduaren 6an Klemente XI.ak Commissi Nobis Divinitus buldaren bidez gordetzeko egun bilakatu zuen.[1]

  1. (Ingelesez) Encyclopedia of Christian Theology. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search