Suffolk konderria Suffolk County | |
---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako konderria | |
Banaketa administratiboa | |
Herrialdea | AEB |
Estatua | New York |
Kodea | 36103 |
Hiriburua | Riverhead |
Suffolk konderriaren kokapena AEBtan | |
Informazio geografikoa | |
Koordenatuak | 40°56′N 72°41′W / 40.94°N 72.68°W |
Biztanleria | 1.525.920 bizt. |
Eremua - Lurra - Ura | 6.146,38 km2 2.362,2 km2 (%38.43) 3.784,18 km2 (%61.57) |
Dentsitatea | 0,65 bizt/km2 |
Datu gehigarriak | |
https://suffolkcountyny.gov/ |
Suffolk konderria (ingelesez: Suffolk County) New Yorkko konderri bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Hiriburua Riverhead da. 2010eko zentsuaren arabera 1.493.350 biztanle zituen, Suffolk kilometro koadroko azaleran.
2000n, konderriko biztanleria 1.419.369 biztanlekoa zen. Bere izena Ingalaterrako izen bereko konderriagatik jasotzen du, nondik konderriko lehen kolonizatzaileak etorri ziren.
Konderriko hiriburua Riverhead da, gobernu bulego asko Hauppaugen dauden arren, konderriaren mendebaldeko muturrean, bertan konderriko biztanleria gehiena biltzen delarik. Smiththownen, non Konderriko biltzarra dagoen, Yaphanken eta Farmingvillen ere badaude bulegoak.
Elkarrekin, Suffolk eta Nassau konderriak bertako biztanleek "Long Island" deitzen dituzte, uhartearen mendebaldean dauden Queens (Queens konderria eta Brooklyndik (Kings konderria) bereizteko.
Geografikoki, Suffolk da ekialderen dagoen konderria, bai New York estatuan, baita New Yorkeko metropoliar eremuan ere.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search