Supernoba

SN 1994D supernoba. Eztanda egitarakoan, NGC 4526 galaxia baino distiratsuagoa bihurtu zen.
SN 1994D supernoba. Eztanda egitarakoan, NGC 4526 galaxia baino distiratsuagoa bihurtu zen.

Supernoba noba bat baino indar handiagoz lehertzen den izarra da, eta leherketari berari ere supernoba deritzo. Supernobek hainbat astez edota hilabetez irauten duten oso argi-izpi distiratsuak igortzen dituzte. Fenomeno hori oso masa handiko izarretan sortzen da, gehiago fusionatu ezin dutenean. Hori gertatzen denean, bat-batean uzkurtzen dira, eta ondoren energia handia igortzen dute.

Izar eboluzionatu masibo baten tipula-itxurako geruzak, nukleoaren kolapsoa gertatu aurretxoan (ez dago eskalan marraztua).

Izarrak eztanda egiten duenean, ehun mila edo milioi bat aldiz handitzen da haren argitasuna; hala, izar hil berria egun batzuetan galaxia bat bezain argitsu izaten da, eta kanpoko geruzak segundoko milaka kilometroko abiaduraz jaurtitzen ditu espaziora. Supernoba noba baten antzekoa da: biek ala biek egun gutxi batzuk baino ez dute irauten; hasieran, argitasun bizia eta handia izaten dute, eta gerora jarraian galtzen dute argia. Supernoba-leherketa bat, ordea, izarrarentzat kataklismo-gertaera da, izarraren bizitza aktiboaren amaiera, alegia.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search