Thomas Stearns Eliot, T. S. Eliot izenaz ezaguna, (St. Louis, 1888ko irailaren 26a - Londres, 1965eko urtarrilaren 4a) estatubatuar eta ingeles poeta, antzerkigile eta literatura-kritikari bat izan zen. XX. mendeko ingelesezko poetarik handienetariko bat izan zen eta 1948an Literaturako Nobel Saria irabazi zuen.
Ingalaterratik AEBetara joan zen familia batean jaio zen Thomas Stearns Eliot, Saint Louis hirian (Missouri), 1888an. Lehen ikasketak Harvard Unibertsitatean egin zituen, eta gero Sorbonan eta Oxforden jarraitu zituen. 25 urterekin Ingalaterrara joan zen, britainiar herritartasuna bereganatu baitzuen[1].
Literaturako Nobel Saria eman zioten 1948an. Gero ere, idazten jarraitu zuen, hil zen arte (1965), baina garai hartan ondu zituen lanek ez zuten oihartzun handirik izan[1].
Bere saiakerek New Criticism izeneko eskolan eragin handia izan zuten. Euskal literaturan ere bere eragina nabarmena izan zen: Gabriel Arestiren lehenengo poemetan edota Joseba Sarrionandiak 1983an bere lanak euskaratu zituenean.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search