Teleologia

Teleologia edo jomuga zerbaiten azalpena bere xede propioaren arabera azaltzen duen arrazoia da. Grezieratik datozen bi hitzetatik eratortzen da: Telos 'helburua, xedea, asmoa' eta logos 'arrazoia, azalpena'. Teleologia naturalak —filosofia klasikoan ohikoa, baina egun polemika iturri dena— entitate naturalek berezko (intrínseco, intrinsec) helburuak dituztela defendatzen du giza erabilpen eta iritziaz gain. Adibidez, Aristotelesek baieztatu zuen ezkurraren berezko telos-a guztiz garatutako haritza bilakatzea zela.

Nahiz eta aitzineko atomistek teleologia naturalaren ideia baztertu, jatorri ez pertsonal edo ez gizatiarreko errelato teleologikoak aztertu ziren, sarritan Erdi Aroko filosofietan oinarrituak, baina ahanzturan eroritakoak Aro Modernoan (1600-1900). XVIII. mendearen bukaeran Immanuel Kantek telos nozioa erabili zuen irizpide erregulatzaile gisa bere "Critica del Juicio" lanean. Georg Hegelen filosofia gogoetatsuan ere Teleologiak berebiziko garrantzia izan zuen.

Filosofo eta zientzialari garaikideek oraindik orain eztabaidan diardute elkarrizketa teleologikoaren balioaz filosofia eta zientzia modernoa egiteko tenorean. 2012an Thomas Nagelek azalpen ez darwindar bat proposatu zuen eboluzioaz solasteko lege teleologiko inpertsonalak eta naturalak barnebiltzen zituena, bizitzaren izan eta existentzia azaltzeko asmoz: kontzientzia, razionalitatea eta balio objektiboa.

Teleologia objektu edo izaki baten helburu edo jomugen ikerketaz arduratzen den metafisikaren adarra da, azken kausa edo zioen doktrina filosofikoa hain zuzen. Joera garaikideago batzuek prozesu zehatzei esleitzen zaizkien asmo edo helburu gisa definitzen dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search