Teoria zientifiko

Teoria zientifiko bat kontzeptu multzo bat da; behagarriak diren fenomenoen abstrakzio zein ezaugarri kuantifikableak, kontzeptu hauen behaketen arteko erlazioa adierazten duten arauekin (lege zientifikoak) batera. Teoria zientifiko bat behaketa hauen datu enpirikoekin bat etorzeko eraikitzen da eta fenomeno jakin batzuk azaltzeko pintzipio edo printzipio multzo bezela proposatuko da.

Zientzialariek teoria ezberdinak planteatuko dituzte metodo zientifikoaz berretsiak izan diren hipotesietatik abiatuz. Ondoren, teoria hauek frogatzeko ebidentziak bilduko dira. Jakintza zientifikoaren modu gehienetan bezala, teoriak induktiboak dira izatez eta bere helburuak azalpenak eta aurreikuspenak ematea dira.

Teoria zientifiko baten indarra azal ditzakeen fenomenoen kopuruarekin lotzen da; era berean, hauek neurtzeko teoria honek azaldu nahi dituen fenomenoekiko egin ditzakeen predikzio faltsableak egiteko gaitasuna hartzen da kontuan. Teoriak proba berriak lortzen diren heinean hobetzen dira; horregatik edukitzen dituzte hobakuntzak denborarekin. Zientzialariek teoriak ezagutza zientifikoa lortzeko erabiltzen dituzte, baina baita arrazoi tekniko, teknologiko edo medikuengatik.

Teoria zientifiko bat ezagutzaren modurik zorroz, fidagarri eta osoena da. Aipatu beharrekoa da hau “teoria” hitza erabiltzen den modu ohiko eta arruntaren aurkakoa dela, izan ere, kasu askoretan erabilia izan da funtsik gabeko zerbaiten edo suposizio baten sinonimo bezala.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search