Termodinamikaren zero legea

Termodinamikaren zero legeak ezartzen du bi sistema termodinamiko, bakoitza bere aldetik, oreka termikoan badaude hirugarren batekin, orduan bien artean ere oreka termikoan daudela. Beraz, sistemen arteko oreka termikoa iragate-erlazioa da.

Bi sistema oreka termikoan daudela esaten da baldin beroarekiko soilik iragazkorra den horma batekin lotuta badaude eta ez badira denborarekin aldatzen.[1]

Lege hau garrantzitsua da termodinamikaren formulazio matematikoarentzat. Izan ere, oreka termikoaren erlazioa baliokidetasun-erlazioa dela baieztatzea beharrezkoa da tenperaturaren definizio matematikoa egiteko.

  1. Carathéodory, C.. (1909). Untersuchungen über die Grundlagen der Thermodynamik. Teubner PMC 935929692. (Noiz kontsultatua: 2019-10-24).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search