Termometro

Kristalezko termometroa.

Termometroa, tenperatura neurtzeko tresna da. Galileo Galileik asmatutako termoskopioa hartzen da geroko termometroen aitzindaritzat.

Hainbat autorek Cornelis Drebbel, Robert Fludd, Galileo Galilei edota Santorio Santorio aipatu dituzte termometroaren asmatzailetzat. Termometroa, ordea, ez zen izan gizabanako bakarrak behingoan egindako asmakizuna, baizik eta hainbat gizabanakok urte askoan egindako ondoz ondoko ekarpenekin pixkanaka sortutako garapena.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search