The Man Who Knew Too Much (euskaraz Gehiegi Zekien Gizona) 1956ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren espioitza eta suspensezko filma bat da.
Aurretik, 1934an Hitchcockek Erresuma Batuan izen bereko The Man Who Knew Too Much filma burutua zuen, baina oraingo honetan AEBtan aurrekontu handiagoa izanez filmatu zuen.
1956ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen. Bestalde, Doris Day abeslari eta aktoreak abestutako Whatever Will Be, Will Be (Que Sera, Sera) abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search