The New Yorker

The New Yorker
Motaaldizkari eta argitaletxe
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1925eko otsailaren 17a
Hizkuntzaestatubatuar ingeles eta ingeles
Argitaratze lekuaNew York
ArgitaletxeaCondé Nast
Gai nagusiapolitika
Banaketa
Ekoizpen osoa1.221.133
MaiztasunaUrtean 47 aldiz (normalean astekaria) eta web orria egunero. Podcast-a astero.
Historia
IdeologiaAurrerakoia
SortzaileaHarold Ross eta Jane Grant
ZuzendariaDavid Remnick
ErredaktoreakDavid Remnick (en) Itzuli
Identifikadoreak
ISSN0028-792X eta 2163-3827

newyorker.com
Facebook: newyorker Twitter: NewYorker Instagram: newyorkermag LinkedIn: the-new-yorker Youtube: UCsD-Qms-AkXDrsU962OicLw Edit the value on Wikidata

The New Yorker 1925ean Harold Ross eta Jane Grant-ek sortutako hedabide estatubatuarra da. Aldizkariak New York-eko esparru kulturaleko gaiak lantzen ditu, hala ere, politika, artea eta umorea lantzen ditu baita ere. 1998tik aurrera, aldizkariaren editorea David Remnick idazle eta kazetaria izan da. Bestalde, argitaratzailea 1907an sortutako Conde Nast Publications taldea da, Advance Publications Inc. komunikabide konpainiaren parte dena.

The New Yorker-ek Amerikako Estatu Batuetako informazioa eskaintzen du, nahiz eta bereziki New York-eko esparru kulturalean zentratzen den. Edukiari dagokionez, esparru geografiko jakin batean baino, estatubatuar kulturan eta pertsonaietan oinarritzen da. New York-eko bizitza kulturalaren inguruan oinarritzen dira erreportaje eta elkarrizketa gehienak.

The New Yorker aldizkaria bi euskarritan eskaintzen da: digitala eta paperezko edizioa. Paperezko edizioa astekaria da eta urtean 47 aldiz publikatzen da (urtean bost aldiz bi astean behin publikatzen da). Saltzen dituen ale asko New Yorken bertan erosten badira ere, salmenten gehiengoa hiritik kanpo egiten du (2003an Kalifornian New York-en baino harpidedun gehiago izatera iritsi zen lehen aldiz historian, eta tendentzia bera mantendu da). Euskarri digitalari dagokionez, web orrian egunero artikuluak igotzen dituzte. Paperezko aldizkarian zein digitalean edizio bakarra argitaratzen dute, New York-ekoa, hedapen nazionala duena.

Nagusiki kultura aldizkari bat bada ere, azken urteetan politikan sartu dira, ikuspuntu liberal eta demokrata markatu bat erakutsiz. Oso kritikoak izan dira George Bush eta Donald Trump AEBko lehendakarien administrazioekin eta hainbatetan publikatu dituzte Bush edo John McCain bezalako figura errepublikarren aurkako editorialak.

Aipatzekoa da aldizkariak egiaztatzaile bat erabiltzen duela bere informazioa egiaztatzeko. Egiaztatzaile hori argitaratzen diren datu eta informazio guztiak egiazkoak direla ziurtatzeaz arduratzen da; akatsak eta informazio faltsuak ekidituz. Era horretan,  informazioa, fidagarria eta kalitatezkoa dela ziurtatzen dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search