The Revenant (euskaraz Itzulera) 2015eko Alejandro González Iñárritu mexikar zinema zuzendariak zuzendutako western filma da, 2002ko Michael Punke estatatubatuar idazlearen izenburu bereko The Revenant eleberrian oinarritua. Leonardo DiCaprio, Tom Hardy, Domhnall Gleeson eta Will Poulter aktoreek antzeztu zuten.
1971n Richard Harris eta John Hustonek antzeztutako Man in the Wilderness ("Gizona lurralde basatian") filmaren nolabaiteko berregokitzapena ere bada, biak ere XIX. mendearen lehen herenean Hugh Glass estatubatuar ehiztari eta mugalariari jazotako benetako gertakizunetan oinarrituta baitaude.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search