Thesaurus

Thesaurusa hiztegi mota gisa hartuko dugu, zehazki, kontzeptuen arabera hierarkikoki eta zuhaitz-egitura batean antolatzen da (hiztegi ideologikoetan egiten den antzera, adibidez, Julio Caseresen hiztegia[1] gaztelaniarako edota Umandirena[2] euskararako). Horrela, jasotzen da esate baterako, Sareko Euskal Gramatikan[3]:

« Beste hiztegi mota bat thesaurusak dira, sarrerak eduki semantikoaren arabera antolatuta dauzkatenak, aurretik emandako sailkapen bati jarraituz. Lengoaia naturalaren prozesamenduan Roget’s Thesaurus (Kirkpatrick, 1987) dezente erabili izan da. »


Kontzeptu bidezko antolaketa batez, kontzeptu bakoitzari dagozkion terminoak, kontzeptuen arteko loturak (kontzeptu bat bestea baino zabalagoa edo hertsiagoa den, adibidez) azaltzen ditu. Bereziki, dokumentuen eta bilaketen indexaketan erabiltzen dira. Hiztegietan ez bezala, definizio zehatz baten ordez, thesaurusetan kontzeptu bakoitzaren erabilera orokorra azaltzen da bakarrik. Beste era batera esanda, thesaurusa hitz baten sinonimoak, antonimoak eta bestelako erlazio semantikoak azaltzen dituen hiztegia da.

Hierarkia hiperonimoen eta hiponimoen arteko erlazioen bidez antolatu ohi da. Hiperonimoak semantikoki haren mende dauden hitz guztiak biltzen ditu, eta haien erabilerari buruzko zehaztapenak. Halaber, hitzen arteko beste erlazio batzuen arabera ere antola daitezke thesaurusak, hala nola sinonimia, antonimia, meronimia edo holonimia. Horrela, gai bateko hiztegi guztia modu ordenatuan biltzen dute.

  1. (Gaztelaniaz) «Diccionario Ideológico» Web oficial sobre Julio Casares (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  2. «euskerazaleak» euskerazaleak.biz (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).
  3. (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search