Thrash metal

Thrash metal musika heavy metalaren deribatu bat da. Honen erritmoa, speed metalaren eta hardcore punk-aren nahiko antzekoa da, bere oldarkortasunari eta azkartasunari erreparatuz.

Genero honetako abestiek perkusio asko sartzen dituzte eta gitarrarekin riff azkarrak eta soinu zikinekoak (distorsio handiarekin). Letrei dagokienez errelitatea eta gizarteari egiten diote kritika, edo gerrei eta satanismoari buruz aritzen dira, baina azken hau gehiago ematen da black metal musikan.

Thrash estiloa heavy metalaren lehenetariko azpigeneroa izan da, eta eragin handiko musika izan da “muturreko metala” deritzon generoan. Honetan nabarmentzen dira death metal eta black metal estiloak, batez ere.

Musika estilo hau thrash metal deitzen da gitarra jotzerakoan energia handiarekin, puak eta kordak egiten zuen doinuagatik. Gutxi gorabehera “thrash” edo antzeko zerbaiten soinua.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search