Tifinagh

Tifinagh alfabetoaren karaktereak.

Tifinagha (tifinaghez, ⵜⵉⴼⵉⵏⴰⵖ ou ⵜⴼⵏⵗ ; ABL, Tifinaɣ) amazigera eta berbere hizkuntza batzuk idazteko erabiltzen den alfabetoa da. Haren eredu zaharrena alfabeto libiko edo berbero-libikoa da, Afrika iparralden eta Kanariar Uhartetan K. a. III. mendean dokumentatuta.[1] Jatorri puniko edo kartagotarra egokitzen zaio. Ondoren, tifinagha amazigeraren lurraldetan ia galdu egin zen: bakarrik tuaregek beren hizkuntza idazteko gorde zuten. XX. mendean, ordea, berbere erakunde kultural batzuek berreskuratu zuten eta amazigeraren barianteak idazteko moldatu zuten (hizkuntza horietako batzuek ordu arte ez zuten idazkerarik). Tifinaghen antzinako bertsioek bakarrik kontsonanteak idazten zituzten; egungoak, aldiz, bokalentzako ikurrak ere ditu.

  1. https://web.archive.org/web/20210126015013/http://www.cabildodelanzarote.com/patrimonio/VIIcongreso/ponencias/viernes/Belmonteetal_Lanzarote2010.pdf

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search