Tintoretto

Tintoretto

Bizitza
JaiotzaVenezia, 1519
HerrialdeaVeneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1594ko maiatzaren 31 (74/75 urte)
Hobiratze lekuaMadonna dell'Orto (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Faustina de Vescovi (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Tiziano
Bonifazio Veronese (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Venezia
Lan nabarmenak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
Mugimenduamanierismoa
Veneziako eskola
Genero artistikoaVeneziako eskola
pizkundea
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa
allegory (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Musicbrainz: 7342b856-55c4-469b-9a15-5557ed77ff1b Discogs: 2257928 Find a Grave: 6016 Edit the value on Wikidata

Tintoretto,[1] benetako izenez Jacopo Comin (Venezia, 1518ko irailak 29-Venezia, 1594ko maiatzak 31) veneziako eskolako margolari handienetako bat eta, beharbada, Italiar pizkundeko azken margolari handia izan zen. Dekorazioa ere landu zuen, eta mosaiko lanetarako proiektuak egin zituen. Gaztea zenean Jacopo Robusti ezizena jaso zuen, bere aitak Paduako ateak tropa inperialen aurka oso suhartsu defendatu baitzituen. Bere benetako abizena Comin zela berriki aurkitu zuen Pradoko Museoko Italiar Margolaritza departamenduko nagusi Miguel Falomirrek, eta 2007an publiko egin zen, museo horretan eginiko Tintorettoren erretrospektibaren kariaz[2].

Tizianoren klasizismotik urrundu eta inspirazio eta indar handiagoko lanak egin zituen, Manierismoaren antiklasizismoa Pizkundearen dotoretasunarekin bateratuz. Perspektiba eta konposizio konplexuek, irudi guztiz bihurriek eta argiaren erabilera dramatikoak (argi apal batek hartzen ditu Tintorettoren obra guztiak, eta kolore biziagoek nabarmentzen dituzte irudi nagusiak gainerako elementuetatik) barrokoko artearen aurrekari bihurtzen dute. Margotzeko zuen energia bikaina eta grinagatik Il Furioso ezizena jaso zuen.

Mitologia, historia, alegoriak eta erlijioa izan zituen gai nagusiak, eta erretratu bikainak egin zituen. Azken afaria, San Markoren gorpuaren lekualdatzea, Egiptoko ihesaldia, Paradisua eta Gurutziltzatzea ditu, besteak beste, obra nagusiak. Bestalde, Tintorettok guztiz bat egin zuen bere garaiko Veneziako gizartearekin, XVI. mendearen bigarren erdian askatasun zibil eta erlijiosoaren alde egin baitzuen. XVIII. eta XIX. mendeko artistek ez ikusia egin zioten, baina kritika modernoak ostera aitortu dio Tintorettoren obrari bere balio guztia, gainerako manieristenari bezala.

Jean-Paul Sartrek zenbait saiakera idatzi zituen Tintorettori buruz.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. El más terrible cerebro que ha tenido nunca la pintura Abc.es.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search