Toti Martinez de Lezea

Toti Martinez de Lezea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEsperanza Martínez de Lezea García
JaiotzaGasteiz1949ko apirilaren 9a (75 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
BizilekuaLarrabetzu (860)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
frantsesa
ingelesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta itzultzailea
KidetzaVitor
Izengoitia(k)Toti Martínez de Lezea

Toti Martinez de Lezea (Gasteiz, Araba, 1949ko apirilaren 9a) gaztelaniaz zein euskaraz idazten duen arabar idazle eta itzultzailea da. Ingelesetiko, frantsesetiko eta alemanetiko itzulpengintzako ikasketak egin zituen. Telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada, eta Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Larrabetzun (Bizkaia) bizi da.

Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du. ETBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako gidoiak idatzi ditu, euskaraz, baita saioak zuzendu ere.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search