Txillardegi

Txillardegi
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Txillardegi ulertzeko gakoak.
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Luis Álvarez Emparanza
JaiotzaDonostia1929ko irailaren 27a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2012ko urtarrilaren 14a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Jone Forcada Adarraga
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa (Bilbo)
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, politikaria, soziolinguista eta katedraduna
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Deustuko Unibertsitatea
Bordele Montaigne Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakJean-Paul Sartre eta Albert Camus
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea
Euskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k)Txillardegi
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Sozialista Biltzarrea
Herri Batasuna
Aralar

Inguma: jose-luis-alvarez-enparantza-1929-2012 Literaturaren Zubitegia: 130
Txillardegiren hitzak Euskal Herrian Euskarazen 30. urteurreneko dokumentalean.

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi goitizenaz ezagunagoa (Antigua, Donostia, Gipuzkoa, 1929ko irailaren 27a - 2012ko urtarrilaren 14a[1]), donostiar ingeniari, hizkuntzalari, idazle eta politikaria izan zen.[2] Txillardegi izengoitiaz gain, idazlanetan Igara, Usako, Harrizkibieta eta Larresoro ezizenak ere erabili izan zituen.[3] Euskera, Euzko-gogoa, Egan, Zutik, Jakin, Tierra Vasca-Eusko Lurra, Herria eta beste aldizkari askotan kolaboratzaile aritu zen. Branka aldizkariaren sortzailea izan zen, baita Bat soziolinguistika aldizkariko zuzendaria ere, 1992tik 2002ra.[4]

Euskal hizkuntzalaritzaren arloan lan egin zuen batez ere, eta irakasle izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herrian eragin handienetakoa izan zuen, hainbat arlotan nabari den moduan:

  • Hizkuntzalaritzan, euskara batua sortzearen bultzatzaile nagusietako bat izan zen,[5] eta euskal azentuari buruzko aditu handienetako bat zen (doktorego tesia gai horrexetaz egin zuen).[4]
  • Literaturan, berrikuntza nabaria ekarri zuen Leturiaren egunkari ezkutua eleberriaz, euskal nobelagintza modernoaren sorreratzat hartzen baita.[6][7] Haren bidez, existentzialismoa —artean modan zegoen— euskal letrei iritsi zitzaien.[8]
  • Soziolinguista aitzindaria izan zen. Hizkuntza estandarraren beharrezkotasuna defendatu, soziolinguistikan eredu matematikoa aplikatu, eta soziolinguistikaren eta politikaren arteko lotura azpimarratu zuen.
  • Ekin eta gero, ETAren sorreran pisu ideologiko handiaz parte hartu zuen, baita Herri Batasunarenean ere.

«Euskal Herrian Euskaraz» taldearen sortzaileetarikoa izan zen, eta Udako Euskal Unibertsitateko kide hasieratik bertatik. Euskaltzaindian, hiru aldiz proposatu zuten euskaltzain oso izateko, baina inoiz ez zuen izendatzea lortu: 1980an, Patxi Altuna aukeratu zuten; 1987an, Juan Mari Lekuona; eta 1988an, Ibon Sarasola. Euskaltzain urgazle izan zen 1957tik.[9][10] Euskaltzaindiko Ahoskera Batzordeko kide zen, 1993an batzorde hori sortu zenez geroztik.


« Profil poliedrikoa dauka, gutxik bezala herri honetan, Txillardegik. Politika, hizkuntza, soziolinguistika eta literatura. Azken hamarkadetako erreferentzia nagusietakoa. Alor horietan guztietan lehen mailako eragilea izan zen, baina soziolinguistikarenean aitzindaria. »

Martxelo Otamendi[oh 1]


« Bizi osoa eman du Euskal Herriaren aldeko ahaleginean eta haren jarduna garbia eta gardena izan da. Ez da sekula isildu eta kikildu, ez da sekula lausengu eta zurikerietan aritu. Nonbait ere horregatik itxi zizkioten Euskaltzaindian sartzeko ateak, eta nonbait ere horregatik baztertu dute beste zenbait erakundetan. »

Koldo Zuazo[oh 2]

  1. «Txillardegi hil da» Berria 2012-01-14 (Noiz kontsultatua: 2012-01-14).
  2. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon. (2020). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan (Bigarren argitalpena zuzendua). Udako Euskal Unibertsitatea, 12 or. PMC 1222923008. (Noiz kontsultatua: 2021-11-30).
  3. Estornes Lasa, Bernardo. «José Luis Álvarez Emparanza» Auñamendi Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/9273?q=txillardegi&partialfields=fondo%3Aau%25F1amendi&numreg=1&start=0(Noiz kontsultatua: 2012-01-14).
  4. a b Rubio, Miren. Txillardegi. Batasunaren pentsalaria. ISBN 978-84-949758-2-0. (Noiz kontsultatua: 2019-02-12).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Petxarroman, Iñaki. ««Arraunlari bat jarri zen kapitainaren aulkian» "Euskara batuaren eraikuntzari Txillardegik egindako ekarpena (...)"» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  6. «Leturiaren egunkari ezkutua. Txillardegi», Euskal Literaturaren Hiztegia.
  7. Ugarte Irizar, Itziar. «Literaturan ere lorratza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-13).
  8. Etxaniz Iriondo, Maider. (2016). «Joseba Leturia kalekume agnostikoa» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 99): 51–112. ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2019-02-14).
  9. Fermin MUNARRIZ: «Jose Luis Alvarez, Txillardegi: "Euskarak eraman ninduen abertzaletasunera"», Gara, 2010-11-14.
  10. Altuna, Maite. (2019-04-05). «Alvarez-Forcada familia Donostiako etxean: 'Bere pentsamenduarekin zen leiala eta politikoki batere ez konbentzionala'» Euskadi Irratia (Noiz kontsultatua: 2019-04-05).
  11. «Asko zor dizugu, Txillardegi» Berria 2012-01-15 (Noiz kontsultatua: 2012-01-15).
  12. Zuazo, Koldo. (2012-01-17). «Nori berea delako zuzenbidea» Berria (Noiz kontsultatua: 2012-01-18).


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search