Txilperiko I.a

Txilperiko I.a

Frankoen erregea

Bizitza
Jaiotzaezezaguna, ezezaguna
HeriotzaChelles584ko irailaren 27a ( urte)
Hobiratze lekuaSaint-Germain-des-Présko abadetxea
Heriotza modua: deliberate murder (en) Itzuli
Familia
AitaKlotario I.a
AmaAregund
Ezkontidea(k)Audovera  (540(e)ko hamarkada -  566)
Galsvinta  (567 -  568)
Fredegunda  (568 -  584)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaMerovingiar leinua
Jarduerak
Jarduerakmonarka

Txilperiko I.a[1] (c.539 - Chelles, 584ko iraila) 561 eta 584 urteen artean saliar frankoen errege izan zen.

Klotario I.aren semea zen. Aita hil zenean anaiordeen artean banatu behar izan zituzten haren mendeko lurraldeak. Soissons eta Neustriako errege bihurtu zen beraz eta Atanagildo errege bisigodoaren alaba Galsvintarekin ezkondu zen. Fredegunda maitaleak bultzatuta emaztea hilarazi zuen; horrek Austrasiaren aurkako gerrak eragin zituen, Galsvintaren ahizpa txikia baitzen hango erregina. Anaiorde Gontranen eta iloba Txildebertoren aurka ere borrokatu zen.[2]

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 180. arauaː Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak. .
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search