USB memoria

USB memoria gisan erabiltzen den SD txartelen irakurlea.

USB memoria (Universal Serial Bus; ingelesez pendrive, USB flash drive), informazioa gordetzeko flash memoria bat erabiltzen duen biltegiratze-gailu bat da. Lehen modeloek bateria behar zuten, baina gaur egungoek jada ez. Memoria horiek iraunkorrak dira (kanpo) urratuekiko, hautsarekiko, eta batzuk urarekiko ere. Faktore horiek erasaten zieten biltegiratze eramangarrien aurreko formei, hala nola disketeei, disko konpaktuei eta DVDei.

Memoria horiek gehien erabiltzen diren biltegiratze eta norberaren datuen garraio sistemak dira, diskete tradizional eta CDak ordezkatu dituztelako. Merkatuan erraz aurki daitezke 1, 2, 4, 8, 16, 32, 64, 128 eta 256 GB-eko memoriak; hala ere, 64 GBetik gorakoak ez dira hain erabiliak, garestiak direlako. Kontuan izatekoa da 128 GBeko USB memoria gutxi gorabehera 700 MBeko 180 CDren baliokidea dela, edo 1,44 MBeko 91.000 disketerena.

Haien arrakasta handiak herri izendapen asko ekarri dizkio, neurri txikiengatik eta aurkezpen forma ezberdinengatik, nahiz eta guztien artean bat bera ere ez gailendu. Euskal Herrian, USB memoria izenez ezagutzen dira gehienbat. USB kalifikatzaileak edo testuinguruak berak erraz ulertarazten digu zein gailu informatikori buruz ari garen hitz egiten; hala ere, kontzeptuari buruz pixka bat zorrotzak izanez gero, USBk konexioaren ataka soilik adierazten du.

Gaur egungo sistema eragileek memorietan irakurri eta idatzi ahal dute, ekipo piztu bateko USB konektore batera entxufatuz soilik, konektorea beraren bitartez elikaduraren energia jasoaz, non, gehienez 5 volteko eta 2,5 watteko maximoak dituen. Ekipo zahar samarretan (adibidez Windows 98 ekipatua dutenetan), fabrikatzaileak emandako gailu kontrolatzaile (driver) bat instalatu behar da. GNU/Linuxek ere badu euskarria USB biltegiratze gailuentzat Linux nukleoaren 2.4 bertsioaz geroztik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search