Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea
Datuak
MotaMankomunitatea
Agintea
ZuzendariaUEMAko lehendakaria
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1992ko martxoaren 23a
webgune ofiziala

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) euskararen normalizazioaren alde lan egiten duen udal elkartea da. UEMAren bereizgarria da herri euskaldunekin lana egiten duela. Hau da, % 70etik gorako euskaldun indizea [oh 1] duten udalerriak izan daitezke UEMAko kide.

1991n sortu zen UEMA, Aizarnazabalen. Ingurune oso euskaldunetako herri txikiek sortu zuten, ikusi zutelako herriak euskaraz funtzionatzen zuen bitartean, udalak erabat erdaldunak zirela. Beraz, administrazioan ere euskaraz jardutea zuen xede. Dena den, urteak aurrera egin ahala, udalak euskaldundu ziren, baina plaza erdalduntzen ari zela ikusi zuen UEMAk. Orain bi esparruetan eragiten saiatzen da mankomunitatea.

2024an, Hego Euskal Herriko 107 udalerrik osatzen zuten UEMA eta 350.000 bat biztanle biltzen zituen[1]. Adostasuna du helburu, euskararen normalizazioa delako guztien norabide bakarra. Horregatik, talde politikoen arteko lankidetza bilatzen du. Une honetan, UEMAko zuzendaritza batzordean, EH Bildu, EAJ eta talde independenteak daude.

Mankomunitateak eta hura osatzen duten udalek euskara bizitza publiko eta pribatuaren erdigunean kokatzea dute xede. Udalerri euskaldunak paper garrantzitsua dute euskararen normalizazioan: horrela sinisten eta sentitzen du UEMAk, eta horregatik uste du udalerriotan hizkuntza zaintzea eta inguruko herrietara zabaltzea beharrezkoa dela.

Honakoa da udal elkartearen printzipio nagusia: Euskarari lehentasuna emango zaio UEMAko udalerrietan; beti ere, herritar ororen hizkuntza ofizialetako hiztunen eskubideak errespetatuz.


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found

  1. https://zuzeu.eus/euskara/266-000-biztanleko-lurgune-euskalduna-osatuta-gogoratu-du-uemak-mankomunitatearen-30-urteko-ibilbidea/

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search