Uhin-funtzio

Fotoiaren dentsitate uhinaren propagazioa 2 dimentsiotan.

Mekanika kuantikoan, uhin-funtzioa sistema fisiko bat deskribatzen duen funtzio matematikoa da.

Uhin-funtzioa balio konplexuko probabilitate-anplitude bat da, eta hortik abiatuta, sisteman egindako neurketen balizko emaitzen probabilitateak deriba daitezke. Uhin funtzio baterako sinbolo ohikoenak edo dira.

Adibidez, Schrödingerren ekuazioan, uhin-funtzioak partikula edo partikula-sistema baten egoera eta bilakaera uhin-ezaugarriak kontuan hartuz definitzen ditu. Bornen interpretazio estatistikoan, uhin funtzioaren normaren karratua, , aldiune batean partikula bat posizio edo momentu jakinarekin neurtzeko probabilitate-dentsitate bezala interpretatzen da.[1]

Kantitate honen integralak espazio osoan, , 1 izan behar du, probabilitatearen intepretazio arabera. Honi normalizazio baldintza deritzo.

  1. (Ingelesez) Barukčić, Ilija. (2016-06-07). «The Physical Meaning of the Wave Function» Journal of Applied Mathematics and Physics 4 (6): 988–1023.  doi:10.4236/jamp.2016.46106. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search