Umm Kulthum | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | فاطمه ابراهيم السيد البلتاجى |
Jaiotza | Tamayy Elzahayra (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() Egiptoko sultanerria (1914 - 1922) Egiptoko Erresuma (1922 - 1953) Egiptoko Errepublika (1953 - 1958) ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
Heriotza | Kairo, 1975eko otsailaren 3a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Al Basatin (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Q11099183 ![]() Hassan Alhifnawy (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | egiptoar arabiera arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | music of Egypt (en) ![]() |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EMI Classics |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Umm Kulthum (arabieraz: أم كلثوم ʾUmm Kulṯūm; jaiotze-izena فاطمة إبراهيم السيد البلتاجي Fātimah ʾIbrāhīm as-Sayyid al-Biltāǧī) (Tamay Ez-Zahayra, El Senbellawein, Dakahlia, 1898ko abenduaren 30a edo 1904ko maiatzaren 4a[1] - Kairo, 1975eko otsailaren 3a) egiptoar abeslari ospetsua izan zen, Ekialdeko Izarra (Kawkab al-Sharq[2] كوكب الشرق)[3] Arabiar Kantaren Andrea (سيدة الغناء العربي, Sayyīdat al-Ginā' al-Arabi) Egiptoko Ahotsa[4][5], Egiptoko laugarren piramidea edo Niloko Urretxindorra[6][7] gaitzizenez ere ezaguna. Ahots aparta batez, arrakasta zabala izan zuen arabiar herrialdeetan, baita Mendebaldean ere, bereziki 1940ko eta 1950eko hamarkadetan. Nasserrekin batera, egiptoar nazionalismoaren eta panarabismoaren ikur bilakatu zen. Bere abestietan, arabiar tradizioa eta estilo modernoa uztartu zituen, denetariko gaiak jorratuz, amodiotik erlijiora. Egiptoko ikono nazionaltzat hartzen da, eta kantu arabiarreko «handietako» bat, Mohammad Abdel Wahab, Abdel Halim Hafez eta Farid al-Atrashekin batera. Bere albumak munduan salduenen artean daude, guztira 80 milioi ale inguru, eta horrek arabiar munduko kantari ezagunenetako bat bihurtu zuen[8]. 1975 urtean Kairon hil zenean, milioika lagun bildu ziren bere hiletetan[9].
Haren izena hainbat eratan transkribatu izan da Europako hizkuntzetan: Oum Kalsoum, Om Kalsoum, Om Kolthoum, Om Kolthum edo Oum Kalthoum.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search