Ur geza

Yukon Ibaia (Alaska).

Ur geza disolbaturiko gatz gutxi duen ura da eta lurreko uraren % 3 besterik ez da. Ibai, laku, zingira, lurpeko ur, izotz zein atmosferan aurki daiteke. Organismo bizidun guztien biziraupenerako, ura funtsezkoa da: organismo batzuek ur gazian aurrera egin dezakete, baina gehienek ur geza behar dute bizitzeko. Ur geza ez da beti edangarria tratamendurik gabe eta giza jarduerengatik erraz kutsa daiteke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search