Uraldi

Ärgera ibaiaren uraldia 2005ean (Suitza)

Uraldia edo ur-goraldia ibai edo beste ur-laster baten emariaren edo ur-mailaren goratze handia da. Ibilgutik atera eta gainezka egiten duenean uholdea sortzen du.

Uraldiak sortzen dira ibaian gora euri-jasa handiak izan direlako, baina beste arrazoi batzuk ere izan daitezke, hala nola, elurra urtzean, urtegi bat haustean, sifoi karstiko bat berrabiatzean edo, are gutxiagotan, lur-haustura batek maila freatikoa askatzean. Ezaugarri meteorologikoei eta geomorfologikoei lotuak, aspalditik aztertu diren fenomenoak dira uraldiak.

Uraldi eta uholdeen aurka egiteko antolamenduak izan daitezke babesekoak (adibidez, dikeak) edo prebentiboak (adibidez, ibilguaren hedaguneak, babes-basoak, kastoreen bersartzea ibai-arroan).


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search