Urkiolako natura parkea

Urkiolako natura parkea
II. maila: parke nazional
V. maila: urtar/lurtar paisaia babestua
Datu orokorrak
Motanatura-parke, naturagune babestua eta parke natural
Azalera5.768 ha
Geografia
Map
Koordenatuak43°07′N 2°40′W / 43.12°N 2.67°W / 43.12; -2.67
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaDurangaldea
UdalerriaAbadiño

Urkiola Bizkaiko hegoaldeko eta Arabako iparraldeko natura parke bat da, Durangaldean eta Gorbeialdean kokatua. 1989ko abenduaren 29an izendatu zuten natura parke;[1] eta 2016. urtetik babes bereziko eremua da, Europar Batasunean aurrera eramaten ari den Natura 2000 sarearen barnean.

5.958,3 hektarea ditu, eta bere barnean hartzen ditu Bizkaiko Abadiño, Amorebieta-Etxano, Atxondo, Dima, Durango, Mañaria eta Izurtza udalerriko zenbait lur, eta Arabako Aramaio udalerriko batzuk ere.

Parkean dauden harriek —material sedimentarioek— 140-110 miloi urte dituzte. Paisaia karstikoa osatzen dute.

Lehen giza aztarnak Erdi Paleolitikokoak dira, K. a. 90.000 - 32.000 urte bitartekoak.

Urkiolak Durangaldeko gailurretan ditu mugak, Anboto eta Aramotz mendikateen gailurretan, hain zuzen. Mendigune horien gaineko harkaitzak ekialdetik mendebalderantz daude lerrokaturik, Kantauri-Mediterraneo isurialdeen ur-banaketa osatuz. Ingurune hori balio handikoa da, natura, kultura eta ikuspegien aldetik, eta Euskal Herriko ekosistemarik bereizgarrienetarikotzat har daiteke. Urkiola artzainlekua eta basogunea izan da betidanik; etxeak dituen toki aipagarri bakarra da San Antonio Santutegia eta aldameneko ostatu eta jatetxeak.

  1. «Urkiola Parke Naturala» www.urkiola.net (Noiz kontsultatua: 2019-05-15).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search