Urteak zonbat egun tu

Urteak zonbat egun tu (euskara batuaz Urteak zenbat egun ditu) Nafarroako Zaraitzu ibarreko Ezkarotze herrian jatorria duen euskal herri-kanta da, egile ezezagunekoa. Resurreccion Maria Azkuek Ezkarotzeko Jabiera Gorri andrearengandik jaso zuen. Ziurrenik galzoritik erreskatatu zuen.

Abestiaren gaia Iruñeko kartzelan preso sartutako Ezkarotzeko lau mutil gazteren gertakizuna da (ezizenez edo deituraz Bornas, Algarra, Atxiri eta Zandua, hauetako baten benetako izena ere ematen baita, Pedro Karlos Mendi), ziurrenik abestiaen amaieran aipatzen den Frandotzene etxeko nagusiaren testigantza edo gezur makurren ondorioz. Kantaren arabera, lau mutilak sei hilabeteko espetxealdiarekin eta berrogeina otxineko isunarekin zigortu zituzten.

2004ko irailean Hiru Truku taldeak Azkarateko estudioan grabatu eta urte bereko azaroan bere Nafarroako kantu zaharrak diskoan kaleratu zuen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search