User Datagram Protocol

User Datagram Protocol (UDP) protokoloa Internet sarean erabiltzen diren protokoloen artean beharrezkoetako bat da. UDP-rekin, ordenagailuen aplikazioek mezuak bidali ditzakete, kasu honetan datagramak deituak direnak, beste zerbitzari batzuetara Internet Protokoloa (Internet Protocol, IP) erabiliz, aurretik komunikaziorik behar izan gabe (ez da konexio bidezkoa, IP bezala), hau da, komunikazio erraza eta arina da. Protokoloa David P. Reed-ek diseinatu zuen 1980an eta [1]-an dago zehazki definitua.

UDP-k transmisiorako eredu sinple bat erabiltzen du, protokolo mekanismo minimoak baliatuz. Ez dauka handshaking elkarrizketarik eta, hortaz, azpiko sare protokoloaren edozein akats argitara ateratzen du erabiltzailearen programan. Kasu gehienetan IP protokoloa denez, ez dago entrega, orden edo errepikapenak ekidingo diren ziurtasunik. UDP protokoloak checksum izeneko hash funtzio bat darama datagramaren osotasuna bermatzeko, baita portu zenbakiak ere, jatorri eta helburuko helbideak jasotzeko.

UDP egokia da erroreen zainketa eta zuzenketa beharrezkoa ez denerako edo aplikazioan egiten ez direnerako, horrela sare interfaze mailako goiburukoaren prozesamendua ekidinez. Abiadura azkarra behar duten aplikazioek maiz erabiltzen dute UDP, komenigarriagoa delako paketeak galtzea atzeratutakoei itxarotea baino. [2] Erroreen zuzenketa beharrezkoa bada sare interfaze mailan, aplikazioak Transmission Control Protocol (TCP) edo Stream Control Transmission Protocol (SCTP) erabiliko du ziurrenik, zeinak helburu horretarako diseinatuak dauden hain zuzen ere.

Protokolo honen zenbait ezaugarrik aplikazio jakin batzuetarako egokia izatea eragiten dute:

  • Transakzio-orientatua da, eskaera-erantzun sinpleak erabiltzen dituzten protokoloentzako egokia, adibidez, Domain Name System edo Network Time Protocol.
  • Datagramak dauzka, beste protokolo batzuk modelatzeko egokia, IP tuneletan edo Remote Procedure Call eta Network File System-en bezala.
  • Sinplea da, abiatzea edo beste helburu batzuetarako egokia protokolo pilaketa guztia gabe, esaterako, DHCP eta Trivial File Transfer Protocol.
  • Stateless motakoa da, bezero kopuru handiarentzako egokia, media streaming-a egiten duten aplikazioentzat, esate baterako, IPTV.
  • Birbidalketen atzerapenik ez duenez, denbora errealeko aplikazioentzat egokia da, Voice over IP edo online jokuentzako adibidez, baita Real Time Streaming Protocol-ekin eraikitako zenbait protokolotan ere
  • Norabide bakarreko komunikazioetan ondo funtzionatzen du, informazio broadcast egiteko service discovery mota askotan bezala edo banatutako informazioarentzako Routing Information Protocol-en bezala.
  1. RFC 768 p1
  2. ISBN 978-0-13-136548-3..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search