V banda

Fotometrian, V banda kolore berdekoa den V Johnson iragazkiak iragazitako espektro elektromagnetikoaren zatia da: gehiengo igortzea, 550 nanometrotan dago (kolore berdea). Gutxi gora-behera giza begiaren gehiengo sentikortasunarekin bat dator; fotometrikoki, antzinako fotometro fotoelektrikoen magnitude fotobisualaren (mpv) antzekoa da, argazki plaken argazki magnitudea ez bezala (mpg), uhin laburreko argiari (urdina eta morea) askoz sentikorragoa dena.

UBV edo Johnsonen sistema fotometrikoan, V banda, jatorrizko hiruretatik, uhin luzera handiena duena da. U (ultramorea) B, (urdina, B banda) eta V (berde edo begi hutsez ikus daitekeena).

UBVRI sisteman, V banda, espektroaren tarteko gune batean dago, eta gorria (R) eta infragorria (I) baino laburragoa da.

Ohikoa da astronomian B-V kolore indizea delakoa erabiltzea, B iragazkiarekin lortutako magnitudea eta V iragazkiarekin lortutakoaren arteko diferentzia baino ez dena: balio honekin, gutxi gora-behera, izarren azaleko tenperatura eta euren mota espektrala adieraz daiteke.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search