Vishnuismo

Vishnuismoa edo Vaishnavismoa Vishnu jainkoaren eta haren gorpuzteen gurtza da. Hinduismo modernoaren joera nagusietako bat da, Shaktiren eta Shivaren gurtzarekin batera.[1] Vishnuismoaren ezaugarri nagusietako bat debozioari ematen zaion garrantzia da. Debozioaren azken helburua hil eta berriro munduratzea eragiten duen zikloari ihes egin eta Vishnuren aurrean bizitzaz gozatzea iristea da; horretarako, ontasunaren bidea (karman) eta ezagutzarena (jñana) landu behar dira.[2]

  1. None. (2005). Encyclopedia of religion. Detroit : Macmillan Reference USA ISBN 978-0-02-865733-2. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. Saila, Kultur. (2011-07-18). «visnuismo» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-18).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search