Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Woody Allen, jaiotzako izen-deiturez Allen Stewart Königsberg[1] (New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1935eko abenduaren 1a) zinema zuzendaria, gidoilaria eta aktorea da, bai eta umoregilea ere. Hamasei urterekin hasi zen umoregile lanetan eta ia konturatu ere egin gabe telebista eta irratietako umoristekin lanean hasi zen. Allenek familia judua zuen, eta horrek ere markatu du bere bizitza.[2][3]
Bere lanean, maniaz betetako gizona da: filmaren amaierako kreditu-tituluetan beti erabiltzen du letra-mota bera, bere film batean inoiz ez da agertzen "swing"aren urrezko garaiaren osteko abestirik... Zaletasunik izan handiena zuen astelehenero klarinetea jotzea bere bandarekin New Yorkeko hotel batean zen. Zenbait kontzertu ere eman ditu munduan zehar.
Bere arerioek azken filmetan ideia errepikakorrak erabiltzea eta arrazista izatea ere leporatzen diote, baina hala ere, bere film gehienak oso arrakastatsuak izaten dira, batez ere Europan.
Woody Allen New York hirian bizi izan da beti, eta bere lanagatik edo kontzerturen batengatik ez bada, ez zaio batere atsegin bere hiritik kanpo egotea.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search