X izpi

X izpi bidez ateratako esku irudia.

X izpiak terminoa energia altuko erradiazio elektromagnetikoaren forma bati dagokio. Hauetako gehiengoaren uhin-luzerak 0,01 eta 10 nanometroen artekoak dira, eta dagozkien energiak 124 eV eta 145 keV tartean daude. Espektro elektromagnetikoan argi ultramore eta gamma izpien artean daude kokatuta, azken hauek energetikoenak izanda. Giza begiarentzat ikusezinak diren arren, gorputz opakuak zeharkatzeko gai dira, horregatik asko erabiltzen dira apurtutako hezurren erradiografiak lortzeko, edota bularreko minbiziak bilatzeko mamografietan. Bestalde, kristalografia arloan ere maiz erabiltzen dira, materialen barne-egituraren ezaugarriak aztertzeko. Herrialde askotan Roentgen erradiazio bezala dira ezagunak, Wilhelm Conrad Röntgen zientzialari alemaniarrak aurkitu baitzituen 1895ean.[1]

  1. «X-Rays | Science Mission Directorate» science.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search