Yahya Sinwar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Khan Yunis, 1962ko urriaren 29a (61 urte) |
Herrialdea | Palestina |
Bizilekua | Gazako lur zerrenda |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Gazako Islamiar Unibertsitatea |
Hizkuntzak | arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Influentziak | Abbas al-Sayyed (en) |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Israel-Palestina Gatazka |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | sunismoa |
Alderdi politikoa | Hamas |
Yahya Sinwar (arabieraz: يحيى السنوار; 1962ko urriaren 29 - ) Palestinako politikaria da, Hamas talde suni islamistako kide liderretako bat[1]. Khan Yuniseko errefuxiatu eremuan jaio zen, Arabiar Errepublika Batuak okupatutako Gazako Zerrendan, Axkelondik 1948ko Arabiar-israeldar Gerran kanporatutako familia baten baitan. Gazako Unibertsitate Islamikoan ikasi zuen[2].
1989an bi israeldar soldadu eta kolaboratzailetzat hartutako lau palestinar bahitzegatik atxilotu eta lau bizi osorako zigor ezarri zizkioten Israelen. 22 urte egon zen preso, harik eta 2011n Gilad Shalit soldadu bahitua askatzearen truke Israelek 1.026 preso askatu zituen artean, tartean Sinwar. Hamasen Segurtasun Aparatuaren sortzailea izan zen ondoren[3][4]. 2017an Hamasko lider hautatu zuten, eta "erresistentzia herritar eta baketsua" aldarrikatu zuen, baina beranduago posizio hori alboratu zuen[5]. 2021ean berriro hautatu zuten Hamaseko lider, eta Israel bera erailtzen saiatzu zen. 2023ko Israelen kontrako Hamasen erasoaren diseinatzailetzat hartzen da[6][7], eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak beraren aurkako neurriak eskatu ditu, gerra krimenak leporatuta.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search