Zenbaki erreal

Zenbaki errealak ulertzeko bideoa.
Bideo hau Jakindun elkarteak egin du. Gehiago dituzu eskuragarri euren gunean. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen.
Zenbakiak matematikan
Zenbaki multzoak

Zenbaki arruntak
Zenbaki osoak
Zenbaki arrazionalak
Zenbaki irrazionalak
Zenbaki errealak
Zenbaki konplexuak
Zenbaki aljebraikoak
Zenbaki transzendenteak

Konplexuen hedadurak

Koaternioiak
Oktonioiak
Zenbaki hiperkonplexuak

Bestelakoak

Zenbaki kardinalak
Zenbaki ordinalak
Zenbaki lehenak
π = 3.141592654…
e = 2.718281828…
i unitate irudikaria
infinitua
Φ = 1,6180339887...

Zenbaki-sistemak

Zenbaki-sistema hamartarra
Zenbaki-sistema bitarra
Zenbaki-sistema hamaseitarra
Zenbaki-sistema zortzitarra

Zenbaki errealen multzoa deritzo lerro zuzen amaigabe bateko puntuekiko erlazio bijektiboa duten zenbakien multzoari, eta hizkiaren bidez adierazten da. Multzo hori bi azpimultzo disjuntuz osatuta dago: zenbaki arrazionalak eta zenbaki irrazionalak.

Zenbaki positiboen erroak arrazionalen multzotik kanpo geratzen zirenez, horiek definitzeko beharra ikusi zen; horrela, zenbaki irrazionalak sortu ziren. Beraz, zenbaki arrazional guztiak errealak dira (baieztapen honetatik ondoriozta dezakegu zenbaki arrunt eta zenbaki oso guztiak arrazionalak direnez errealak ere direla).

Zenbaki errealen arteko batuketaren, kenketaren, biderketaren eta zatiketaren emaitza zenbaki erreal bat da, baina badaude multzo horretan definituta ez dauden eragiketa batzuk; adibidez, . Arazo hori konpontzeko, zenbaki konplexuak definitu ziren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search