Zentzumen-sistema

Zentzumen-sistema
Xehetasunak
Honen parteNerbio-sistema
Konponenteakzentzumen organoak
Identifikadoreak
TAA15.0.00.000
FMA78499 75259, 78499
Terminologia anatomikoa

Zentzumen-sistema informazio sentsoriala prozesatzen duen nerbio-sistemaren atala da. Zentzumen-sistemaren oinarriak dira neurona sentsorialak, zelula-hartzaile sentsorialak barne, nerbio-bideak, eta pertzepzio sentsoriala biltzen duten burmuinaren zatiak. Oro har, hauek dira ezagun diren zentzumen-sistemak: ikusmena, entzumena, ukimena, dastamena, usaimena eta oreka. Laburbilduz, zentzumenak mundu fisikotik kontzientziaren erreinurainoko transduktoreak dira, informazioa interpretatu eta gure ingurunearen pertzepzioa sortzen dutenak.[1]

Organismoek informazioa behar dute gutxienez hiru motatako arazoak konpontzeko: (a) ingurune egokia mantentzeko, homeostasia; (b) ekintzak kronometratzeko, aldiroko portaera-aldaketak, adibidez, edo espezie berekoen jarduerak sinkronizatzeko; eta (c) baliabideak aurkitzeko eta mehatxuei erantzuteko, baliabideetara hurbilduz edo mehatxuak saihestuz edo eraso eginez, adibidez. Organismoek, aldi berean, informazioa transmititu behar dute besteen portaeraren gainean eragiteko: beren burua identifikatzeko, espezie berekoak arriskuaz ohartarazteko, ekintzak koordinatzeko edota engainatzeko.[2]

Harrera-eremua organo eta zelula hartzaileek erantzuten dioten gorputzaren edo ingurunearen eskualde bat da. Begi batek ikus dezakeen munduaren zatia haren harrera-eremua da; era berean, bastoi eta kono bakoitzak ikus dezakeen argia haren harrera-eremua da.[3] Harrera-eremuak identifikatu dira ikusmen-sisteman, entzumen-sisteman eta sistema somatosentsorialean.

  1. Krantz, John. (2012). Experiencing Sensation & Perception. .
  2. (Ingelesez) Bowdan, E.; Wyse, G. A.. (1996-08). «Sensory Ecology: Introduction» The Biological Bulletin 191 (1): 122–123.  doi:10.2307/1543072. ISSN 0006-3185. (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).
  3. Fundamentals of Human Neuropsychology. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search