Zerbitzu ukapenaren eraso

Segurtasun informatikoan zerbitzuaren ukatze erasoa edota DoS deiturikoa (ingeleseko Denial of Service izenetik), konputagailu edo konputagailu-sare sistema bati egindako erasoa da, non benetako erabiltzaileek zerbitzuak edo errekurtsoak ezin dituzten erabili.

Oro har, biktimaren sarearen banda zabaleraren edo sistemaren errekurtso konputazionalen gainkargak sarera duen lotura galtzea eragiten du. Informazio isuri handiko ataken gainkargaz sortzen da; zerbitzaria gainkargatu eta ematen ari den zerbitzua eten egiten da. Horregatik esaten zaio "ukapena"; Beraz, zerbitzariak ezingo die erabiltzaileen eskakizunei erantzun. Teknika hau Crakerrek erabiltzen dute zerbitzutik at uzteko jomugan dituzten zerbitzariak.

Dos erasoaren talde-erabilera zerbitzuaren ukatze eraso antolatua, edo DDoS (ingeleseko Distributed Denial of Service izenetik hartua) deiturikoa da. Eraso horren funtsa konexioa gune desberdinetatik egitean eta informazio fluxu jasangaitza sortzean datza.

DdoS-ak egiteko modurik arruntena botnetaren bitartez egitea da. Teknika hau ziber-erasorik erabiliena eta eragingarriena da. Ziber-eraso hauek internet-politikaren aurkakoak dira, eta herrialde gehienetan legea urratzea dakar eraso hauetakoren bat egiteak. Tresna hau askotan erabili izan da jakiteko noiz bihurtzen den ordenagailua ezegonkor eta noiz arte eskaintzen dituen zerbitzuak behar bezala. Horrela, administrariek zerbitzariak jasan dezakeen trafiko bolumenaren edukiera jakin dezakete eta, bidenabar, aparatu bakoitzak duen benetako ahalmena ezagutu dezakete.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search