Zesarion

Zesarion

Faraoi

K.a. 44ko irailaren 2a - K.a. 30eko abuztuaren 12a
Kleopatra VII.a - baliorik ez →
Bizitza
JaiotzaAlexandria, K.a. 47ko ekainaren 23a
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaAlexandria, K.a. 30 (16/17 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: Pozoia
Familia
AitaJulio Zesar
AmaKleopatra VII.a
Anai-arrebak
LeinuaPtolomeotar dinastia
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Ptolomeo XV.a Filopator Filometor Zesar (grezieraz Πτολεμαίος ΙΕ' Φιλοπάτωρ Φιλομήτωρ Καίσαρ) edo soilik Ptolomeo XV.a Zesar, Zesarion ezizenez ezagutua "Zesar Txikia" (Καισαρίων) (K.a. 47ko ekainak 23-K.a. 30), Antzinako Egiptoko ptolomeotar dinastiako azken erregea izan zen, baita Erromako tronua nahi zuenetako bat ere.

Egiptoko azken erregina izan zen Kleopatra VII.a eta Erromako diktadorea zen Julio Zesarren semea. Bere amaren ondoan errege izan zen bere osaba Ptolomeo XIV.a hil ondoren, honen arreba nagusia zen Kleopatrak pozoitua, Zesarion beraren amak, alegia. Augustorekin lehiatu zen Erroma gobernatzeko. Zesarionen erregealdiak K.a. 44ko irailak 2tik K.a. 30 arte irauten du. Ptolomeotar dinastiako azken egiptoar erregea izan zen.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search