Zientzien Errusiar Akademia (errusieraz: Российская академия наук, translit.: Rossískaya akadémiya naúk, edo, bere siglengatik, PAH), Errusiako akademia nazionala da. Erakunde honek, Errusia osoan ditu zientzia institutuak. Ohore bat da akademiako kide bezala aukeratua izatea, eta, egundaino, 819 berezko kide ditu akademiak. Sobietar garaian, SESBeko zientzien akademia bezala ezagutzen zen, eta bere buruzagitza Moskun ezarri zen. Akademiako lehendakaria Alexander Sergeev da (2017ko irailean hautatua).
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search