Zigilu zilindriko

Artikulu hau antzinateko objektu zilindrikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zigilu (argipena)».
Zigilu zilindrikoa eta inprimaketa: abere talde bat gari soro batean. Kareharrizkoa, Mesopotamia, Uruk arokoa. Zigilu zilindrikoa zilindro formako harri edo beste lehengai gogor batez egina zegoen, eta bertan irudi apaingarriak zizelkatzen ziren. Zigilu hau oraindik bigun zeuden buztinezko adreiluetan zehar jirabiraka bidal zitekeen, hala irudiak adreiluetan grabatuz. Louvre Museoa. Department of Oriental Antiquities.

Antzinako Ekialde Hurbilean zigilu zilindrikoa jainkoak irudikatzen edo boterearen ikurrak zituzten motiboekin grabatutako zilindro bat zen. Ia beti, motibo hauek buztinean inprimatzeko erabiltzen ziren, baina errege hilobietan ere agertzen dira. K.a. 4100etik K.a. 3300 arte iraun zuen Uruk Arotik aurrera agertu ziren. Beranduagoko bertsioek mesopotamiar hieroglifodun notazioak erabiliko dituzte.

Zigilua harriz, kristalez edo hematita, obsidiana, esteatita, ametista eta kornalina bezalako beste lehengai batzuekin egina zegoen, baina lapis lazulia oso ezaguna izan zen urdin koloreko harri honen edertasunaren ondorioz. Urrea, zilarra, apaingarriak eta harribitxiak bezalako baliozko beste objektu batzuk zituzten hilobi eta beste toki batzuek, sarritan, bat edo bi zigilu zilindriko ere bazituzten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search