Ziklogenesi lehergarri

Beheragune baten satelite bidezko irudia.

Ziklogenesi lehergarri behe presio gune baten garapen azkarra izendatzeko erabilitako izena da. Aire masa hotzak eta beroak talka egin eta atmosferak ezaugarri jakin batzuk dituenean, behe presio gune indartsua garatzen da oso denbora gutxian. Mota horretako ziklogenesiz sortzen dira esaterako Ipar Amerika eta Europa bitartean sortutako hainbat behe presio gune.

Urtean zehar hainbat aldiz ematen diren arren, arraroa da, mota horretako behe presio gune bat jendea bizi den guneetaraino iristea.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search