Zistertar

Zistertar
Datuak
Izen ofiziala
Ordo Cisterciensis
Izen laburraO. Cist
Motafirst order (en) Itzuli eta monastic order (en) Itzuli
HerrialdeaFrantzia
Jarduera
Honen parteQ12899866 Itzuli eta Benedictine family (en) Itzuli
Eskumendekoak
Zeren jabe
Historia
Sorrera1098
Sortzailea
webgune ofiziala

Zistertar Ordena (latinez: Ordo cisterciensis, o.cist.) ordena monastiko katolikoa da, 1098an sortutakoa. Urte horretan San Benediktoren erregela zorrozki bizi nahi zuten beneditar lekaide batzuek Cîteauxko abadia (Saint-Nicolas-lès-Cîteaux, Burgundia) eraiki zuten. Fundatzailerik ezagunena Roberto Molesmekoa da.

Ordena honek aszetismoa eta liturgiaren soiltasuna sustatu eta lekaideen eskulanari garrantzi handia eman zion. XII. mendean izan zuen hedatze handian, San Bernardo Clairvauxkoa (1090-1153), Clairvauxko abadiaren sortzaile eta bertako lehen abadea, funtsezkoa izan zen. San Bernardo hil zenean, ordenak 338 monasterio zituen, eta horietatik 68 Clairvauxetik eraikiak ziren[1]. 2015ean 2.450 kide zituen.[2]

  1. Zistertar[Betiko hautsitako esteka] Puntubi.com
  2. Le statistiche generali dell'Ordine Cistercense 2015. ocist.org (Noiz kontsultatua: 2016-01-17).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search