Zodiako

Zodiakoko konstelazioen posizioa zeru-gangan.

Astronomian, zodiakoa (grekoa: ζῳδιακός, zōidiakos) ekliptikaren gaineko zirkulu edo zerrenda bat da, 30°-ko zeru-longitudeko 12 zatiz osatua. Historikoki, 12 zati horiei zeinu deritze. Beraz, zodiakoa zeruko koordenatu-sistema bat da, ekliptikan oinarritua, ekliptika hartzen baitu latitudearen jatorritzat, eta Eguzkiak neguko ekinokzioan duen posizioa, berriz, longitudearen jatorritzat. 13 edo 14 konstelazio hartzen ditu.


Astrologian, zodiakoaren oinarria da Eguzkiaren, Ilargiaren eta planeten zeru-ibilbidea hartzen duen zeru-zerrendaren banaketan oinarritzen da. Hamabi zati dira, eta, hilabete bakoitzean, sektore bat aurreratzen da. Sektore bakoitzak konstelazio tradizional bat dauka, eta sektorearen izena, zeinua, konstelazioaren izena da.

Babiloniarrek eta grekoek egin zuten banaketa hori, eta sektore bakoitzean nabarmenen agertzen zen konstelazioaren izena eman zioten. Mendebaldeko astrologian funtsezko garrantzia du zodiakoak. Txinako astrologiak ere garrantzia ematen dio zeru-eskualde horri, baina zodiako desberdina erabiltzen du.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search