Aezkera

Aezkera
aezkera — uskara
Aezkera, eremu euskaldunaren barruan
Sailkapena
EuskalkiaEkialdeko goi-nafarrera
Kokapena
Egoera
Estatusberehalako desagerpena

Aezkera ekialdeko goi-nafarreraren azpieuskalki bat da, Nafarroa Garaiko Aezkoa ibarreko berezko euskalkia. Pirinioetako Auritzera eta Zaraitzuera euskalkien artean dago, nafar-lapurtera euskalkitzat hartzen den arren.

1970. urtea, 535 aezkerazko euskaldun behintzat baziren. Euskarabidearen arabera, desagertzeko arrisku larrian dagoen euskalkia da, eta bere transmisio naturala eten egin da, nahiz eta bere egoera ez den zaraitzuerarena bezain desesperatua. Hala ere, iluna da aezkeraren etorkizuna, haraneko hainbat herritan (Abaurrepea, Aribe, Garaioa) bertako euskara erabat itzali delako, beste batzuetan itzaltzeko bidean dagoelako, eta aezkera dakiten hiztun gehien duten herrietan ere (Aria, Hiriberri eta Abaurregaina) transmisio-katea eten egin delako eta heldu edo adinekoen etxe barneko hizkuntza huts izatera jo duelako.

Herriko hizkeraren aztarna anitz dago Aezkoako toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search