Angelus

Jean-François Milleten Angelusa.

Angelus hitz horrekin hasten den otoitza da, goizean, eguerdian eta arratsean errezatzen dena. Gainera, otoitz hori egiteko ordua dela adierazten duen kanpai-hotsa ere bada.[1]

Bere izena, bere bertsio latinaren lehen hitzetatik hartzen du: «Angelus Domini nuntiavit Mariae» (euskaraz: «Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari»). Misterioa laburbiltzen duten hiru testu ditu. Modu alternatiboan errezitatzen dituzte bertseta eta honen erantzuna. Hiru testuen artean, Agur Maria errezitatzen dute. Eguneroko otoitza da Eliza katolikoan.

Angelusaren idazkera, batzuen ustez, Urbano II.ak egin zuen, eta, beste batzuen ustez, Joan XXII.ak. Egunean hiru aldiz errezitatzeko ohitura, berriz, Luis XI.a Frantziakoaren ideia izan zen, nork, 1472an, egunean hiru aldiz errezitatzeko agindu zuen.

  1. Euskaltzaindia. Hiztegia. .

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search