Antikatalanismo

Pegatina horretan eskuin muturreko Valentziako talde batek Kataluniako produktuen aurkako boikota eskatzen duen.
Lau Zutabeak, Kataluniako ikurra den monumentua, Primo de Riveraren diktadurak erantsi zuen 1928an.

Antikatalanismoa edo Katalanofobia Kataluniarekiko, kultura eta hizkuntza zein pertsonen aurkako arbuio-sentimendu gisa definitzen da. Beste definizio posible bat da antikatalanismoa sentimendu eta adierazpen gisa hartzea, batez ere politikoa, «katalanek» osatutako nazio katalanaren ideiaren aurka dagoena. Espainiar nazionalismoak zabaldutako iritzia da eta, sarritan, politikariek adierazten dute. Historikoki antikatalanismoak sustrai sakonak ditu. XXI. mendearen hasieran Kataluniako prozesu independentistak dirudienez horrelako sentimenduak indartu zituen Espainia mailan, esaterako, hango produktuen aurkako boikota zabalduz.[1][2]

  1. https://www.eldiario.es/piedrasdepapel/catalanofobia_132_1197385.html
  2. Antoni Simon, "Els orígens històrics de l’anticatalanisme", 43.or., L'Espill, 24.zk., Universitat de València. [1]

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search