Antikatalanismoa edo Katalanofobia Kataluniarekiko, kultura eta hizkuntza zein pertsonen aurkako arbuio-sentimendu gisa definitzen da. Beste definizio posible bat da antikatalanismoa sentimendu eta adierazpen gisa hartzea, batez ere politikoa, «katalanek» osatutako nazio katalanaren ideiaren aurka dagoena. Espainiar nazionalismoak zabaldutako iritzia da eta, sarritan, politikariek adierazten dute. Historikoki antikatalanismoak sustrai sakonak ditu. XXI. mendearen hasieran Kataluniako prozesu independentistak dirudienez horrelako sentimenduak indartu zituen Espainia mailan, esaterako, hango produktuen aurkako boikota zabalduz.[1][2]
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search