Biktimologia

Tren istripua Zumaian (1941)

Biktimologia diziplina anitzeko zientzia bat da, biktimizazioa, bere kontrolak, bere ondorioak eta bere konponbideak ikertzen dituena. Zientzia honek, biktimizazio prozesua ez ezik, desbiktimizazio prozesua ere aztertzen du. Zentzu zabalean, Biktimologiak biktima guztiak hartzen ditu aintzat, bai delituenak, bai fenomeno naturalenak. Alabaina, zentzu hertsian, biktimologiak delituen biktimen aztertzen ditu [1].Bi biktima-mota daude: zuzenak eta zeharkakoak. Biktima zuzenak -lehen mailako biktimak- delitua eta bere ondorioak zuzenean pairatzen dituzten pertsonak dira. Zeharkako edo bigarren mailako biktimek, berriz, delituan ez parte hartu arren, horren ondorioak jasotzen dituzte[2]. Gaur egun, delituen biktimen ikerkuntza kriminologiaren ikerketa eremu nagusienetako bat da.

  1. Varona, Gemma. (PDF) Asistencia a las víctimas de experiencias traumáticas. Introducción a la victimología.. (Noiz kontsultatua: 2017ko martxoaren 22a).
  2. Morcillo Rodríguez, Noelia. (PDF) Victimología. (Noiz kontsultatua: 2017ko apirilaren 4).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search