Botafumeiro

Botafumeiroa, Compostelako Donejakueko katedralean
Botafumeiroa, mugiarazten ari direla

Botafumeiroa (galizierazko hitza, «ke-barreiatzailea» esan nahi duena) Compostelako Donejakueko katedralaren ikurrik ospetsuena da, intsentsu ontzi erraldoi bat. Gordeta egoten da, baina, lanean jartzeko ordua heltzen denean, tenpluaren sabaian ezarritako mekanismotik zintzilikatu eta zabuka mugiarazten dute tiraboleiro izeneko sei-zortzi gizonek, abitu gorriz jantzita.[1][2][3]

Botafumeiroa, berez, meza berezi batzuetan baizik ez du erabiltzen katedralak, ospakizun liturgikoen egutegi bati jarraituz. Hala ere, beste edozein egun eta mezatan lanean jartzen dute, katedralari 300 euro inguru ordainduz gero; ordaindutako saio horietan, ohikoetan bezala, mezara etorritako edonorentzat dago ikusgai, baita ordaindu ez dutenentzat ere.[3][4]

Meza berezi horietatik kanpora, La Alcachofa («alkatxofa») esaten dioten intsentsu-ontzia jartzen dute,[3] eta ez dute botafumeiroa bezala sabaitik zintzilik zabuka erabiltzen.

  1. (Gaztelaniaz) «El botafumeiro, de la A a la Z», La Opinión A Coruña, 2010-07-24.
  2. (Gaztelaniaz) Pontevedra, Silvia R.. (2007-07-11). «Debú para peregrinos ingleses» El País (Noiz kontsultatua: 2010-12-08).
  3. a b c (Gaztelaniaz) Otero Ricart, J. A.. (2010-03-28). «Tiraboleiros» La Opinión A Coruña.[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Galizieraz) «Solicitar o Botafumeiro»[Betiko hautsitako esteka], SantiagoTurismo.com webgunea (Santiago de Compostelako turismo webgune ofiziala). Eskuratze data: 2010-12-08.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search