CLR | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Honen parte da | .NET |
CLR “ Common Language Runtime”-ren siglak dira.
Microsoft-en .NET plataformaren aplikazioak exekutatzeko exekuzio esparru segurua eta sendoa ematen du. Lengoaia anitz onartzen du baita aplikazioen garapena eta kudeaketa erraztu ere.
.NET Framework-en muina da. Lengoaia desberdinetan programatutako aplikazioak kargatzen diren exekuzio esparrua da, honela Windows 2000 eta Windows 2003 sistema eragileko zerbitzuak handituz.
Garapen tresnaren konpiladoreak .NET plataformak onartutako programazio-lengoaien iturburu-kodea bitarteko kode batean konpilatzen du (MSIL: Microsoft Intermediate Lenguaje), Java-ren BYTECODE-ren antzekoa. Kode hau sortzeko CLS-en (Common Language Specification) arauak jarraitzen ditu konpiladoreak.
Exekuzio burutzeko JIT (Just-In-Time) konpiladoreak makina kodea sortzen du bezeroaren plataformarentzako. Honela hardware plataformarekiko independentzia lortzen du .NET garapen esparruak.
.NET Framework-en CLR-ren egitura:
Klase liburutegiren sostengua | |||
Harien sostengua |
COM marshaler | ||
Mota egiaztatzaile |
Salbuespen kudeatzaile | ||
Segurtasun motorra |
Arazte motorra | ||
MSIL eta konpiladoreak |
Kode kudeatzaile |
Zabor biltzaile | |
Klase kargatzaile |
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search